2012-10-21

ERDI AROKO HISTORIA

Erdi Aroa aldi historiko bat da eta erromatar Inperioa bukatu zenetik aro Modernoa hasi zen arte iraun zuen.




ISLAMA


2012-09-05

ANTZINAKO GREZIA


Mizenas greziar zibilizazioaren gune nagusietako bat zen K.a.2.milurtekoan.Greziako mendebaldearen zati handi bat domeinatzen zuen gotorleku militar bat. K.a. 1600 eta K.a. 1100 artean dagoen greziar historiaren garaiari mizenastarra deritzo. Tokia gaur egun aztarnategi arkeologikoa Atenasetik 90 kilometro heho-mendebalderta dago, Peloponeso penintsularen ipar-ekialdean.












2012-07-09

PARTENOIA

Tenplua Atenasko akropolian eraiki zuten, Palas Atena jainkosaren , hiriaren zaindariaren, bizilekua izateko. Horregatik, tenpluaren barnean jainkosaren estatua erraldoi bat gorde zuten, 11 metrotik  gorako altuerakoa.


2012-06-17

GURE KIDEEKIN MEATEGIETAN

Arditurriko meatzeak Aiako Harria mendigunearen bihotzean daude, Gipuzkoako Oiartzungo udalerrian. Aiako Harria, Euskal Herriko formazio geologikorik zaharrenetakoa izateaz gain, berezia da biltzen dituen harri motengatik eta orografia ikusgarriagatik.
Meatzeak erromatar inperioaren garaitik ustiatu izan dituzte. Hala ere, inguruetan aurkitutako azternek agerian utzi dutenez, are lehenago ekin zitzaion meatzeak ustiatzeari.
Penintsulan bi mila urte eta gehiagoz ia etenik gabe ustiatutako meategi bakarrenetakoa da.
Aiako Harriko meatzeetan galena argentifera ustiatzen zuten, zilarra lortzeko.
Erdi Aroan burdina ateratzen zuten eta, ondorioz, hainbat ola kokatu ziren eskualdeko erreken eta ubideen ertzetan.
XVIII. mende amaieran Oiartzungo Sein familia meatzea ustiatzen hasi zen berriz, zilarra eta beruna lortzeko.
1830ean, Compañia Guipuzcoana de Minas enpresa Arditurri ustiatzen hasi zen. Hortarako,meazuloak handitu egin zituzten, eta aurreko garaietako aztarnetako asko suntsitu egin ziren.
1902tik 1904ra bitartean Sestaoko labe garaien jabeak lortu zuen burdina ustiatzeko emakida, eta trenbidea eraiki zituzten.
Aurreko mendearen erdi aldean, bertan zegoen fluorita zela eta, interes handia sortu zen, eta meatzea modernizatu egin zuten.
Arditurriko esparruko jarduera 1984an amaitu zen eta ustiatzeko baimena 1985ean iraungi.


2012-06-14

WALLWISHER


 Post-it moduan erabiltzeko tresna,idea laburrak azaltzeko balio du.Aplikazio honek era birtualean eta kooperatiboan oharrak idazteko aukera ematen du. Bertan erabiltzaile askok beren oharrak idatz ditzakete.

 

2012-06-10

LAINO AZPITIK, SASI GAINETIK

Gaur, tresna berri bat aurkeztu nahi dizuet: TAGXEDO
Tagxedo erabiltzeko ez dugu ezer instalatu behar, ezta kontua sortu.
Ideiak botatzeko balio du.  Hitzak idazten ditugunean, programa honek  nahasten ditu eta era polit batean aurkezten ditu.
Hona hemen adibideak. Ea asmatzen duzun!




         

2012-05-14

MESOPOTAMIA

Wix tresnak flashean web-gune prestatzeko aukera ematen digu. Interfaze ona dauka eta era oso errazean orrialdea prest edukiko dugu. 
Animatuko zarete probatzen?
 



 

2012-05-11

EGIPTO: GOGOAN HARTZEKO DATUAK

Wordle: ANTZINAKO EGIPTO
ANIMALIA  JAINKOA
Egiptoarrek uste zuten beren jainko eta jainkosek giza edo animalia itxura izan zezaketela ( animaliaren burua izanda giza itxurakoa izatea ere bai). Anubis, hildakoen jainkoetako bat, zakurra edo txakala zen.

BELTZA, ZORTE ONAREN KOLOREA

Zenbait eskultura harri gris ilunez edo beltzez zeuden eginda. Beltzak zorte ona ematen zuen; izan ere, Niloko uholdeek utzitako lokatz emankorraren kolorea zen.

PAPIROA

Antzina, oso ohikoa zen papiroa Egipton. Gauza askotarako erabili ohi zen, besteak beste papera egiteko.

ERREGE KOROAK

Erregeak Goi Egiptoko Koroa Zuria edo Behe Egiptoko Koroa Gorria zeramatela irudikatzen zituzten. Batzuetan, bi koroen arteko konbinazioa eramaten zuten, herrialde osoa gobernatzen zuten seinale.
Faraoiak oso dotore janzten ziren eta koroatzearen ondoren zenbait 
ezaugarri jasotzen 
Zituzten erregetzan erabiltzeko.Bular gainean flageloa, zigor elementua edo 

Njej zetroa gurutzatzen zuen.Gurutzatua baita Heka zetroa, edo bakuloa. Biek Osiris jainkoa errepresentatzen dute. Boterea adierazten dute.
Bekokian kobra errepresentatzen zuena, etsaietatik babesteko bere su kiskalgarriaren bitartez.Batzuetan faraoiari bi lurraldeetako jauna edo herrialde bikoitzaren jauna edo Horus ahalguztiduna deitzen zitzaion.



MEMORIALA

Egiptoko aurreneko erregeetako batzuek agindu zuten beren gertaerak harri esteletan idazteko. 
Hau Narmer (Menes) erregearen Paleta da, ziurrenik Egipto bateratuaren lehenengo erregea izan zenarena. 
Paletak borrokaldietako garaipenak oroitzen ditu.
Narmerren Paleta ,1898an aurkitua, arbelezko plaka bat da, 64 zentimetroko garaiera eta 45eko zabalera duena.Kairoko Egiptoar Museoan dago, eta,  adituen arabera, Egiptoren elkartzea irudikatzen du.
Paletaren aurrealdean Narmer erregea dago, Goi Egiptoko  koroa zuriarekin tamaina handian, Goi Egiptok Behe Egiptorekiko zuen nagusitasuna adierazten duena.
Horus jainkoa, erregearen jainkotasunaren ikurra, papiro batzuen gainean dago,  Sei papiroek, konkistan zehar sei mila hildako egon zirela adierazten dute.
Paletaren atzealdean goikaldeko zatian, faraoia agertzen da koroa gorriarekin, Behe Egiptorekiko  nagusitasunaren ikurra. Behealdean, bi animalia bitxi irudikatuak daude, lepoak elkarlotuta dituztenak.z agertzen da erregea, bere etsaiak zanpatzen dituen zezen batekin irudikatua.

OBELISKOA

Zutabe karratu altu hauek monumentuak ziren. Aldeak idatziz estaltzen ziren; eta azken errematea, piramide formaz zizelkatua. Obeliskoak Inperio Ertainean (K.a. 1987-1640) hasi ziren agertzen eta binaka eraikitzen zituzten tenpluen aurrealdean. Obeliskoen aurpegietan, hieroglifikoak zizelatzen ziren. Zenbait kasutan, urrez eta zilarrez egindako aleazioaz estalitako erregearen irudia jartzen zuten piramidioian.


Hauek bezalako batzuk eraman egin dituzte beste zenbait herrialdetara:

Parisen dagoen obelisko Inperio Berriaren ( K.a. 1540.1075) garaian eraiki zen. Garai hartan, Inperioaren hiriburua Tebas hiria zen. Gaur egun, hiri horren izena Luxor da eta Inperio Berriko tenplu harrigarrienetariko bi oraindik ere egoera onean daude bertan: Luxorreko tenplua eta Karnak-eko tenplua.

Luxorreko tenpluan bi obelisko zeuden.Bata,25,03metro altu da eta oraindik bertan dago baina bestea,22,83m-ko altuera eta 230 tonako pisua zuena, Muhammad Ali Pasha orduko Egiptoko erregeordeak Luis Felipe I.a Frantziako erregeari eman zion 1836an. Horixe da, hain zuzen, Parisko Concorde enparantzan dagoena.
Londresen, British Museumean Nektanebo II.aren obeliskoa dago. Cleopatra-orratzak bi obelisko bikiak dira. Tutmosis III.faraoiak, K.a. XV.mendean zizelkatzea agindu zituen.

Gaur egun Londresen eta New Yorken aurkitzen dira.Gaur egun Erroman hamahiru obelisko daude.Inportanteenetaariko bat Vaticanon dago.Caligula enperadoreak Erromara ekarri zuen,Inperioak Egipton konkistatutako altxorretako lagin bat bezala1585. urtean, Sixto V. Aita Santuak gaur egun dagoen lekura eramatea agindu zuen.Obeliskoa mugitzeko 900 gizon, 140 zaldi eta 47 polea erabili zituzten.Erroman dauden beste obelisko:

Flaminio eta Macuteo obeliskoak ere bai  Erroman daude.

2012-03-12

Antso III.a Gartzes Nagusia


Antso III.a Gartzes Nagusia 992an jaio zen eta Oviedon hil 1035ko urriaren 18an. Euskal Lurraldea batu zuen lehena.
Goiz  Erdi Aroko erregerik interesgarrienetako bat da. Gaztelako Antso Gartzia kondearen alabarekin ezkondu zen eta Gaztelarekin harremanak sendotu zituen. Bere erregealdia bi gertakari nagusiek nabarmentzen dute: bat, erresumaren barne-antolaketa, hiribildu askoren sorrera eta Jakue Bidearen ofizialtzea (monasterioetan Europako cluny-tarren erreforma ezarri zuen: Nafarroako Leiren adibidez; eta bi, erresuma zabaltzen saiatzea ,Burebako Oka mendietan muga jarri,Burgosen;Sobrabe berreskuratu ;Ribagorzaz jabetu; Pallars-eraino, Leridan,  iritsi eta euskal mintzaira zuten Nafarroako lur guztietara bere agintea zabaldu zuen.
Nafarroa 1017an hasi zen Gaztela eta Leon aldera zabaltzen. Lapurdiko eta Baigorriko konderriak sortu zituen ; ekintza horiek, sistema feudalaren barnean kokatu behar dira, baina, euskal batasunerako ondorio erabakigarriak ekarriko dituzte.
Nafarroako Antso III. Nagusiak semeek gaztetatik jardun zuten aitarekin agintean, horrela behar izanez gero, erresumaren defentsan prest egon zitezen. 
Antso III.a Nagusiak oinordetza   bere seme Gartzia III.a Santxez Naiarakoari utzi zion erreinu osoa  eta Nafarroako erregetza titulua . Hau da, oraingo Nafarroa-Errioxa-Euskadi biltzen zituen lurren agintea Gartziari zuzenean utzi zion, eta bere beste hiru semeei lurralde banaren jaurgoa.

2012-03-05

ANTZINAKO EGIPTO

K.a.6000.urte inguruan, zenbait herri ibai handien ertzetan ezarri ziren.Aldian-aldian, ibai horien emaria asko handitzen zen, eta urak inguruko haranak estaltzen zituen.Emaria txikitu eta ertzetan geratzen zen lohiak lurzorua ontzen zuen  horregatik, uztak oparoak izaten ziren inguru haietan.
Bi zibilizazio nagusi sortu ziren Mesopotamiakoa eta Egiptokoa, Nilo ibaiaren ondoan.

HISTORIAURREA

Iraganeko lehen aroa Historiaurrea da. Gizakiek idazten ez jakitea da haren berezitasun nagusia. Aro horretan, astiro-astiro aldatu zen giza taldeen bizimodua; izan ere, ez zen ia aldaketarik izan milioika urtean.

2012-02-09

DONEJAKUE BIDEA

XI. mendean, Santiago (Konpostelakoa) erromes kristauen helburu nagusietakoa izan zen.
Kondairaren arabera, apostoluaren gorpuzkia  han zegoen hobiratuta, eta leku horren gainean eliza bat eraiki zen. Donejakue apostoluaren erlikiak gurtzeko egin zen. Horrela hasi zen Santiago Bideen guztien artean ibiliena.

Erdi Aroan , Europa osoko erromes- kopuru handia biltzen zen  urtero  bidean zehar; ondoren, beherakada 
nabarmena antzeman zen erromesen artean eta egun, berriz ere gora egin du bidea.Erlijio-arrazoiak indarra galdu eta turismo, arte eta kultura arrazoiengatik egin ohi da gaur egun ibilbidea.Erromesek egiten zuten ibilbideari Donejakue deritzo.

Bidea funtsezkoa izan zen Gaztelako lurraldeetarako. Ekonomia garatzeko bide bat izan zen, herri haieko ibilbidea behar adinako azpiegituraz hornitu zuten, burguak ezarri zuten merkataritza bultzatzeko, eta kleroz baliatu ziren erromesaldi izpiritua pizteko. 


Baina kultura garatzeko bide bat ere izan zen. Erromesek beste herrialde batzuetako modak, estiloak eta pentsamoldeak ekarri zituzten. Horren ondorioz, Iberiar penintsula Mendebaldeko  kulturan integratzen joan zen. 

Donejakue Bidean zehar, Espainiako erromaniko estiloko eraikin nabarmenetako batzuk daude.Santiago da jomuga, baina bertara ailegatzeko aukerak asko dira:

Frantses Bidea edo Nafarroako Bidea deritzona Donejakue biderik ezagunena eta erabiliena da.
Europa Kontinentaletik datozen Bide nagusiak Frantzian elkartzen dira, Iberiar Penintsulan sartuz, horregatik du izen hau. 

Haien artean hiru  Izuran biltzen dira, (hemen egon zen Donejakue bideko erietxetik  garrantzitsuenetako bat),eta  Orreagatik barrena jarraitzen du.   

Bestea Arlesetik dator eta Pirineoak Somportik zeharkatzen ditu; biak Garesen batzen dira eta, Bide bat izanik,Nafarroa, Errioxa, Burgos, Palentzia, León, Lugo igaroz , Santiago Konpostelakoaraino. 
  
Iberiar penintsulako iparraldeko Bideen artean, Kostaldekoa ezagunena eta erabiliena da, baita Donejakue Biderik zaharrena.
Erromesak, Irundik  Iberiar penintsulan sartuz, Bizkaiko Golkoaren kostaldea jarraituz Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria, Asturias eta Lugo igaro ondoren, Arzua herrian bide nagusiarekin elkartuz Santiagora iritsi arte.

2012-02-07

PAISAIA NATURALAK

Paisaia zer den zehaztea ez da batere erraza. Ingurura begiratzen dugunean ikusten dugun guztia da paisaia. Zenbait paisaiatan, naturaren ezaugarriak dira nagusi, eta, beste zenbaitetan, aldiz, gizakiaren eragina.


Paisaia naturalak gizakiak ia eraldatu gabekoak dira. Gero eta urriagoak dira.Poloak, oihanak eta basamortuak biztanle kopururik txikiena duten munduko inguruneak dira.






Gero eta paisaia gizatiartu gehiago dago eta gero eta paisaia natural gutxiago. Aldaketa horien guztien aurrean, gobernuek natura zaintzeko neurriak abian jarri dituzte. Duten fauna edota floragatik interes handiagoa daukaten paisaia naturalak babestu egiten dira; horrek bertan giza-jarduera asko kontrolatu, edo zenbaitetan debekatu egiten direla esan nahi du. Era berean, mehatxatuta edo galtzeko arriskuan                                      dauden espezie begetalak edo  animaliak babestu egiten dira.


Parke Naturalak gizakiak egindako ustiaketak edo okupazioak nabarmen aldatu ez diren guneak dira; bertako paisaiek duten edertasunagatik,bitxitasunagatik ezagutzen dira.


Parke Nazionalak ia aurreko natur gunea bezalakoa da; baina printzipioz, parke nazionalak are eta aldaketa gutxiago jasan dute, eta duten bitxitasunak naziorako interes orokorrekoa izan behar du.